Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2016ko otsailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
915

EDIKTUA, 2016ko otsailaren 11koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, honako dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinarazten dituena: 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena.

Aipatutako dokumentazio-errekerimenduak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan–.

Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, diru-laguntza eman ala ez ebazte aldera, euren espedienteari buruzko dokumentazioa (zerrendakoa) aurkeztu beharko dutela, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Intxaurrondo kalea 70, 2.a, 20015 Donostia), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan zehaztutako moduetako batean. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.

Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa, Eusko Jaurlaritzaren Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 11.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala