Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2016ko otsailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
913

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 356/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 356/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Naturgas Energia Comercializadora S.A.U.

Abokatua: Marta Roman Choya.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Demandatua: Leticia Ortega Elorriaga.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-12-17an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Capelastegui prokuradoreak Naturgas Energía Comercializadora S.A.U.ren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, Leticia Ortega Elorriagaren aurka, zeina auzi-ihesean baita; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 521,96 euro ordaintzera. Zenbateko horri ebazpen honetan ezarritako interesak aplikatuko zaizkio, eta prozeduran sortutako kostuak berariaz ezarriko zaizkio demandatuari.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Batu bekio idazki hau epaitegi honetako Epaien eta Behin betiko Auto Zibilen Erregistro Liburuari, eta eman bedi testigantza, dagokien autoei batu behar zaiena.

Honela, epai honen bitartez, eman, agindu eta sinatzen dut nik, Cristina Navarro Gil andreak, Durangoko eta bere barruti judizialeko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epailea naizen aldetik. Fede ematen dut.

Leticia Ortega Elorriaga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2016ko otsailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA


Azterketa dokumentala