Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2016ko otsailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
912

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 307/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 307/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Kembly Guisella Hernandez Amador.

Abokatua: Elixabete Salvatierra Andoaga.

Prokuradorea: Eider Mujika Agirre.

Demandatua: Josephe Madrigal Flores.

Auzigaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2016-02-03an, eta honako hau da haren epaitza:

ERABAKITZEN DUT:

Funtsean baiesten dut Eider Mujika Agirre Epaitegietako prokuradoreak Kembly Guisella Hernández Amadorren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Josephe Madrigal Floresen aurkakoa. Horrenbestez,

Adingabeko semeari dagokionez, honako erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Zaintza eta jagoletza esleitzea. XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Kembly Guisella Hernández Amador amari esleitzen zaizkio.

2.– Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-araubidea. Ez da bisita-erregimenik ezarri aitaren eta semearen artean. Aitak semearekin harremanak berriro hasteko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu beharko dute hori, betiere semearen ongizatea aintzat hartuta. Josephe Madrigal Flores ados ez badago, neurri hau judizialki aldatzea eskatu ahal izango du.

3.– Mantenu-pentsioa. Aitak XXXXX seme adingabearen mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, harik eta hura adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independentea izan arte edo izateko moduan egon arte, fede onez jokatuta. Pentsio hori hilean ehun eta berrogeita hamar (150) eurokoa izango da, eta urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio amari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, abendutik abendura neurtuta; lehen eguneratzea 2017ko urtarrilaren lehenean gauzatuko da.

Aitak bere aldetik zuzenean ordaintzen dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.

Semearen bizitzan sortzen diren ezohiko gastuak –zein ez baita ekonomikoki independentea– aitak eta amak ordainduko dituzte, erdibana. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, apartekoen kontzeptuan sartuko dira, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, honako hauek sar daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion medikuntza-erakundean sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eta eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.

Aurreko paragrafoan azaldutako aparteko gastuak aitak eta amak adostu beharko dituzte, gastua egin aurretik, betiere; horrela, bada, gastu hori egin edo ez egin desadostasunik egonez gero, organo judizialaren pean jarriko da gaia; izan ere, organo horrek erabakiko du gastu hori bi gurasoek ordaindu behar duten ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Gastua egingo dela ebatziko da, baldin eta behar-beharrezkoa bada, edo oso komenigarria bada eta familiaren gorabeherei egokitzen bazaie. Erregimen horretatik kanpo uzten dira behar-beharrezkoak diren presako gastuak; izan ere, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.

Aparteko gastuak ordaintzeko obligazioa amaitu egingo da semea –adin nagusikoa edo legez emantzipatua izanik– ekonomikoki independentea izaten denean, 150. eta 152. artikuluetako amaitze-kausei kalterik egin gabe.

Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.

Prozesuko kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0307 15. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta bai doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, erabaki eta sinatu dut.

Josephe Madrigal Flores demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko otsailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala