Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2016ko otsailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
910

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 9koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak emateko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez (maiatzaren 14ko EHAA), laguntzak ezarri ziren Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako.

Bukatu da eskabideak aurkezteko epea, eta ikusi eta aztertu dira izapidetu diren espedienteak. Hortaz, 2015eko maiatzaren 6ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz, eta balorazio batzordeak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea, 2015. urteko euren jarduerak finantzatzeko. Laguntzak bi ordainketan gauzatuko dira:

a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Inprimaki horrekin batera, onartutako diru-laguntzako edo gehiagoko ordainagiriak aurkeztu beharko dira.

2. artikulua.– Diru-laguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren eskatzaileei, han zehazten diren arrazoiak direla-eta.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 9a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala