Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2016ko otsailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
909

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 8koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2015-2016ko ikasturtean ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuta dauden ikasleak, fisikoki, psikikoki edo sentsorialki desgaituak, garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 24ko Aginduaren bidez, 2015-2016eko ikasturtean ikastetxe publikoetan edo, salbuespen gisa, itunpeko ikastetxe pribatuetan eskolatuta dauden ikasleak, fisikoki, psikikoki edo sentsorialki desgaituak, garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, eta aplikatu beharreko irizpideak arautzen dira.

Lurralde historikoek egindako proposamenak aztertu, eta aipatutako deialdian ezarritako irizpideak aplikatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deialdiko baldintzak bete dituzten lurralde historikoetako ikasleei laguntza ematea.

Ebazpen honen diru-zenbatekoa, guztira, 2.368.806 eurokoa da, honela banatuta:

Araba: 242.259,44 euro.

Bizkaia: 1.323.284,23 euro.

Gipuzkoa: 803.262,33 euro.

Bigarrena.– Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen ez duenez, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 8a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.


Azterketa dokumentala