Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2016ko otsailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
908

EBAZPENA, 2015ko abenduaren 29koa, zeinen bidez ebazten baita Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, hezkuntza premia bereziko ikasleak dituzten eta 2015-2016 ikasturterako hezkuntza laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntza-deialdia. Deialdia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015ko uztailaren 14ko Aginduaren bidez arautu zen (2015eko azaroaren Aginduaren bidez aldatuta).

2015eko uztailaren 14ko Aginduaren 8. artikuluan jasotzen denez, Hezkuntza Berriztatzeko (Hezkuntza Berezia) lurralde mailako teknikariek eskaerak aztertu eta beren proposamena Balorazio Batzordeari helaraziko diote. Balorazio Batzorde horrek Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari behin betiko proposamena aurkeztuko dio, eta honek ebatziko du.

Agindu horretan ezarritako izapide guztiak bete ondoren, Baloratze Batzordeak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza premia bereziko ikasleak izan eta hezkuntza laguntzako espezialistak kontratatu beharra duten itunpeko ikastetxe pribatuei diru-laguntzak ematea 2015-2016 ikasturterako. Ebazpen honen I. eranskinean jasota dago ikastetxe horien zerrenda.

Bigarrena.– Ebazpen honetan ezarritako diru-zenbatekoak gehienez ordainduko diren diru-kopuruak dira, eta langileak eta dagokion ikastetxeak izenpetutako lan-kontratuaren iraupenaren eta ordu-kopuruaren arabera ordainduko dira, betiere, deialdian ezarritako mugen barruan.

Hirugarrena.– Diru-laguntzaren lehen fasea ordaindu aurretik, 2015eko uztailaren 14ko Aginduaren 13. artikuluaren 2. puntuan xedatutakoaren arabera, ikastetxeak dokumentazio hau aurkeztu beharko du, ebazpen hau argitaratu eta 15 eguneko epean:

– Kontratatutako hezkuntza laguntzako espezialistei eskatutako titulazioa, 2015eko uztailaren 14ko Aginduaren 4. artikuluaren 1. puntuan xedatutakoaren arabera.

– Hezkuntza laguntzako espezialista bakoitzarekin egindako lan-kontratua.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala