Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2016ko otsailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
907

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2015eko abenduaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena. Honen bidez, hasiera ematen zaio Barbadun ibaiaren arroaren industria-paisaia kultur ondasun kalifikatu deklaratzeko eta monumentu-multzoaren kategoria emateko espedienteari, espediente hori jendaurrean jarri, eta interesdunei entzunaldia ematen zaie».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren Harremanetarako Idazkariak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

2015eko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (247. zk.) «Ebazpena, 2015eko abenduaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena. Honen bidez, hasiera ematen zaio Barbadun ibaiaren arroaren industria-paisaia kultur ondasun kalifikatu deklaratzeko eta monumentu-multzoaren kategoria emateko espedienteari, espediente hori jendaurrean jarri, eta interesdunei entzunaldia ematen zaie». Ebazpen horretan aurreko paragrafoan adierazitakoen moduko hutsa egin denez, honen bidez zuzendu egiten da. Horretarako ondoko planoa txertatzen da I. eranskinean.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala