Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2016ko otsailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
902

IRAGARKIA, Hiri Plangintzarako Saileko Planeamenduko zuzendariordearen lanpostua (1760.00) izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuari buruzkoa.

Iragarkia, Bilboko Udalarena, Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saileko zinegotzi ordezkariak 2016ko otsailaren 15ean hartutako Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen hori 2016ko otsailaren 19ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 34. zenbakian. Han argitaratu ziren, halaber, Hiri Plangintzarako Saileko Planeamenduko zuzendariordearen lanpostua (1760.00) izendapen askearen sistemaren bidez behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak, oso-osorik. Lanpostu horrek 29. mailako lantoki-osagarria, derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizuna eta 31.918,92 euroko osagarri berezia du eta Bilboko Udaleko edota beste herri-administrazio batzuetako karrerako funtzionarioek betetzekoa da.

Eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak, oinarriekin etorrita, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Bilboko Udaletxea, 2016ko otsailaren 19a.

Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketa Saileko zuzendaria,

JAVIER ARIZABALETA SANMIGUEL.


Azterketa dokumentala