Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2016ko otsailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
900

AGINDUA, 2016ko otsailaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko azaroaren 10eko Aginduak bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, haren bidez sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten baita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkariaren lanpostu hau: 520010 zenbakiko kodea, 167. dotazioa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hileko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 22a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala