Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2016ko otsailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
899

127/2016 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, Begoña Azkarate Ayerdi andreari esleitzen zaizkio Donostialdea ESIko Donostia Unibertsitate Ospitaleko Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Fakultatiboen (BAME) ikasketa-buruaren eginkizunak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 1701/2015 Ebazpenaren bidez, Donostialdea ESIko Donostia Unibertsitate Ospitaleko Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Fakultatiboen (BAME) ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin zen.

Hautaketa Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu eta izendapen-proposamena egin ondoren, eta Begoña Azkarate Ayerdi andreak dituen ezagutza akademiko zein profesionalak kontuan izanik, bidezkoa da esleitzea Donostialdea ESIko Donostia Unibertsitate Ospitaleko Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Fakultatiboen (BAME) ikasketa-buruaren eginkizunak.

Honako lau xedapen hauei jarraikiz, hau da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen Hirugarren arau aomuneko 28 artikuluan ezarritakoa, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretua, Zuzendaritza-gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Begoña Azkarate Ayerdi andreari esleitzea Donostialdea ESIko Donostia Unibertsitate Ospitaleko Prestakuntza Sanitario Espezializatuko Fakultatiboen (BAME) ikasketa-buruaren eginkizunak.

Bigarrena.– Eginkizun-esleipen hau indarrean sartuko da 2016ko otsailaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ebazpen honen bidez esleitzen diren eginkizunak kudeaketa klinikoko eginkizuntzat hartzen dira eta, ondorioz, lau urtero, horien betetze maila eta emaitzak ebaluatuko dira.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Jakinaraz bekie ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Donostia, 2016ko otsailaren 4a.

ESI Donostialdeako zuzendari gerentea.
E: (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

JUAN RAMÓN DE LA PUENTE PAGOLA.


Azterketa dokumentala