Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
883

EDIKTUA, 6714/2015 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Nire kargurako epaitegi honetan eta 6714/2015 zenbakiarekin, gizartearen aldeko lanak betetzeko espedientea izapidetan da. Gasteizko Penak Betearazteko Zerbitzu Erkide Prozesalak (828-15-P2-F exekuzioa) ezarri zizkion lan horiek Rocio Fontecha Herrero andreari, zeina 1972-02-14an jaio zen (NAN: 16303130V), eta bere azken helbidea hauxe zen: Arloskabide kalea 16 - Iturmendi Navarra, egun ez du helbide ezagunik. Berari dagokion espedientean, 2015-11-23an Autoa eman da, zeinaren xedatze-zatia hauxe baita, hitzez hitz: «Gasteizko Penak Betearazteko Zerbitzu Erkide Prozesalaren 828-15-P2-F exekuzioan Rocio Fontecha Herrero andreari ezarritako pena, gizartearen alde hogeita bat lanaldi egitekoa, ez duela bete deklaratzea.

Bidal bekio testigantza Vitoria-Gasteizen dagokion guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Rocio Fontecha Herrero zigortuari jakinarazpena egiteko balio dezan, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2016ko urtarrilaren 29a. Jakinarazi egiten zaio, halaber, aipatu ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala