Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
866

IRAGARKIA, Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarritakoa ustezko arau-hausteengatiko zehapen-espedientea ebazten duen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren Agindua jakinarazteko dena.

Espedientatuari agindua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 59.5 eta 61 artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesduna horren berri izan dezan eta jakinarazpen gisa har dezan; eta gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Administrazio-bidea amaitzen duen aipatu aginduaren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aurrean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, dagokion administrazioarekiko epaitegiaren aurrean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Aginduaren testu osoa eskuragarri du honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza, 01010 Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 16a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala