38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
865
IRAGARKIA, epatze-deia egiten diena interesdun izan daitezkeenei, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko 5/2016 prozedura laburtuan izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen. Auzi-errekurtso hori Segurtasun sailburuaren 2015eko urriaren 19ko Aginduaren aurka jarri da, haren aurka jarritako gora jotzeko helegitea ezetsi baitzuen.
Egintzaren aurrekariak: Ebazpena, 2015eko uztailaren 24koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, jendaurrean jartzen dituena merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez betetzeko lanpostuen behin betiko esleipenak.
Espediente-zenbakia: PCA-034/2016-IV.
Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betetzearren; argitarazten da iragarki hau, aipatu prozedura judizialean agertu eta pertsonatu ahal daitezen interesdunak, iragarki hau Estatuko Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epearen; lege hori aldatu egin zuen, Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hara sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 11.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.