38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
861
IRAGARKIA, 48-OT-F-2015-30 zehapen-espedientean instrukzio-egileak 2016-01-26an emandako ebazpen-proposamena sozietate ikertuari jakinarazteko dena.
Aipatutako proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan–.
Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du interesdunak, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak aurkezteko, espedientea aztertzeko eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskuragarri dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbao.
Hautsitako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-araudia.
Eranskinean aipatutako sozietate ikertu hori jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2016ko otsailaren 12a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.