38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
850
EBAZPENA, 2016ko otsailaren 11koa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, zeinaren bidez zabaltzen baita Gaitek, Etortek eta Etorgai laguntza-programen babespean diruz lagundutako jarduerak justifikatzeko epea, 2015eko ekitaldiko deialdiei dagokionez.
Agindua, 2015eko otsailaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Honen bidez, produktu berriak garatzeko proiektuak eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzeko proiektuak egiteko 2015eko laguntza-programa arautu eta horretarako deialdia egiten da. Gaitek programa). (2015eko otsailaren 18ko EHAA, 33. zk.).
Agindua, 2015eko martxoaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak –izaera estrategikokoak– burutzeko laguntza-programa 2015eko ekitaldirako arautu eta horretarako deialdia egiten duena. Etorgai Programa. (2015eko martxoaren 13ko EHAA, 50. zk.).
Agindua, 2015eko uztailaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzetarako 2015eko ekitaldirako arautu eta horretarako deialdia egite duena - Elkartek Programa. (2015eko uztailaren 29ko EHAA, 142. zk.).
Gaitek, Etortek eta Etorgai laguntza-programen babespean diruz lagundutako jarduerak –2015eko deialdiari dagozkienak– hurrengo martxoaren 31a baino lehen justifikatu behar dira, xedapen arautzaileetan eta horiek aplikatzeko egintzen arabera.
Ikusirik programa horien onuradunen kopuru zabal batek programa horien babespean egindako eta diruz lagundutako gastuak –2015eko deialdiari dagozkienak– justifikatzeko epea luzatzeko aurkeztutako eskabideak eta aintzat hartuta emate-erabakien ebazpenean eta jakinarazpenean gertatu den atzerapena, beharrezkoa da justifikazio horiek burutzeko epea luzatzea.
2015eko ekitaldiari dagokionez Gaitek Programako laguntzak arautu eta horretarako deialdia egiten duen Aginduko 23.2 artikuluan, eta 2015eko ekitaldiari dagokionez Etorgai Programako laguntzak arautu eta horretarako deialdia egiten duen Aginduko 20.2 artikuluan eta Elkarteak Programako laguntzak arautu eta horretarako deialdia egiten duen Aginduko 19.2 artikuluan aurreikusitako kontuan izanik, Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak exekuzio-epeak luzatzeko aukera, egokitzat jotzen da, Administrazioaren aurrean, diruz lagundutako jarduerak justifikatzeko epea luzatzea, 2016ko maiatzaren 31ra arte.
Bestalde, eta erakunde onuradunen kopurua ikusirik, beharrezkotzat jotzen da ebazpen hau EHAAn argitaratuz jakinaraztea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Azaldutakoagatik, eta aurreko gogoetak ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2016ko maiatzaren 31 arte luzatzea jarraian zerrendatzen diren aginduetan araututako laguntza-programetan xedatutakoaren babespean diruz lagundutako jarduerak –2015eko deialdiari dagozkienak– justifikatzeko agiriak Administrazioari aurkezteko epea.
1.– Agindua, 2015eko otsailaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Honen bidez, produktu berriak garatzeko proiektuak eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzeko proiektuak egiteko 2015eko laguntza-programa arautu eta horretarako deialdia egiten da. Gaitek programa.
2.– Agindua, 2015eko martxoaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak –izaera estrategikokoak– burutzeko laguntza-programa 2015eko ekitaldirako arautu eta horretarako deialdia egiten duena. Etorgai Programa.
Agindua, 2015eko uztailaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzetarako 2015eko ekitaldirako arautu eta horretarako deialdia egite duena - Elkartek Programa). Elkarteak Programa.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 11.
Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,
LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.