Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
849

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 15ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Autonomia Erkidegoko udalerrien izen ofizialak argitaratzeari buruzkoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien izenak aldatzeko prozedura ezartzen duen abenduaren 12ko 271/1983 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzearren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ondoren ematen den izen-zerrenda ofiziala argitaratzea, «Izen ofiziala» idazpurupean eta Lurralde Historikoetan banatuta. Zerrendak udalerrien lehengo izena ere jasotzen du, azken zerrenda ofizialean agertzen zen izena aldatu duten kasuetan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 15a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala