Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
848

6/2016 DEKRETUA, otsailaren 18koa, Lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko bi kide aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, Lehendakariaren eskumena da ordezkaritza handiena duten enpresa-konfederazioek batzordean dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 7. artikuluaren arabera, batzordeko kideen agintaldia lau urtekoa izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, organizazio, entitate eta elkarteek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Aipatutako legearen 5. artikuluan 7.az ezarritakoa betetzeko, Confebask–Euskal Enpresarien Konfederakuntzak Lehendakariaren azaroaren 10eko 22/2014 Dekretuaren bitartez izendatutako bi kide aldatu, eta aukeraketa berria egin du horiek ordezteko.

Horren ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Nerea Zamacola Gárate andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, Confebask–Euskal Enpresarien Konfederakuntzak aukeratu ondoren, Manuel Guerrero Igea jaunaren ordez.

2. artikulua.– Ana Boto Sánchez andrea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Confebask–Euskal Enpresarien Konfederakuntzak aukeratu ondoren, Nerea Zamacola Gárate andrearen ordez.

3. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala