Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

IRUNGO UDALA
846

IRAGARKIA, Irunvi sozietatearen zuzendari gerentearen lanpostua hornitzeko deialdiari burukoa.

2016ko urtarrilaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (7. zk.) argitaratu zen goi-zuzendaritzako lan-kontratu baten bidez Irunvi – Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoaren zuzendari gerentearen lanpostua hornitzeko oinarri arautzaileen testu osoa.

2016ko otsailaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (30. zk.) argitaratu da oinarri arautzaileetako IV. oinarriaren lehenengo paragrafoaren aldaketa; horrenbestez, xedatu egin da eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango dela, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Irun, 2016ko otsailaren 16a.

Giza Baliabideetako eta Zerbitzu Orokorretako burua,

JON ZARANDONA BORREGUERO.


Azterketa dokumentala