Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
845

IRAGARKIA, Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuaren buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialaren 2016ko otsailaren 10eko (16. zenbakia), Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuaren buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Interesa dutenek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri administrazioen araubide juridikoaren eta prozedura erkidearenak, 38. artikuluan xedatzen dituen bideetako edozeinetatik aurkeztuko dituzte. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 5a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala