38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
844
EBAZPENA, 2016ko otsailaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Letren Fakultatearen zuzendariak egindako txostena ikusita, eta lanposturako proposatutako pertsonak 2015eko abenduaren 21eko ebazpenean (2016ko urtarrilaren 5eko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria beteta, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat (1989ko uztailaren 28ko EHAA), gerente honek, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuta (2013ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu-taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeari buruzko), honako hau.
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Maria Carmen Aguirre Irisarri andrea izendatzea lanpostu hau betetzeko.
– Izena: Administrazioko Burua
– Erref.: F 329
– Eskala: Kudeaketako teknikaria
– Taldea: A
– Dotazioa: 7
– Maila: 26
– Hizkuntz eskakizuna: 3; derrigortasun-data: 2014ko urtarrilaren 31
– Langunea: Letren Fakultatea
– Campusa: Araba.
Bigarrena.– Izendapen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio gerenteari, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia, honako hauetan ezarritakoa betetzeko: Unibertsitateko Estatutuen 160. artikulua; urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikulua, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legearen 8. eta 14. artikuluak.
Leioa, 2016ko otsailaren 12a.
Gerentea,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.