Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2016ko otsailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
816

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, honi buruzko lizitazioaren esleipena iragartzeko dena: Bizkaiko geltoki, geraleku eta bulegoetan behe-tentsioko instalazio elektrikoak OCAren auditoriaren emaitzetara egokitzeko lanak.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Bizkaiko geltoki, geraleku eta bulegoetan behe-tentsioko instalazio elektrikoak OCAren auditoriaren emaitzetara egokitzeko lanak.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko azaroaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 218. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita hamar mila (130.000,00) euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko otsailaren 16a.

b) Esleipenduna: Montajes Eléctricos San Ignacio S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita hamazortzi mila eta zazpiehun eta laurogeita hamahiru euro eta berrogeita hamahiru zentimo (98.793,53), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: laurogeita bi (42) egun.

Bilbao, 2016ko otsailaren 18a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala