Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2016ko otsailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
813

IRAGARKIA, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena, honako xede hau duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa iragartzeko dena: gaztelaniatik euskararako eta euskaratik gaztelaniarako itzulpenak egitea eta itzulpenak berrikustea.

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak.

a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea – HAEE.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 94 43.

5) Telefaxa: 945 01 90 18.

6) Helbide elektronikoa: alaitz-ruiz@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016-03-11.

d) Espedientearen zenbakia: C02/023/2015.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskripzioa: gaztelaniatik euskararako eta euskaratik gaztelaniarako itzulpenak egitea eta itzulpenak berrikustea.

c) Lote-banaketa eta kopurua: bai, 11 lote.

d) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunen egoitzak.

e) Gauzatzeko epea: 24 hilabete.

f) Luzapenik onartzea: bai, 1, hasierako kontratuan ezarritako epea baino luzeagoa izan gabe.

g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

I) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 79530000-8.

3.– Izapideak eta prozedura:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: prezioa (% 51); itzuli beharreko testuen kalitate teknikoa (% 49).

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 4.876.033,06 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

a) Zenbateko garbia: 2.438.016,53 euro. Zenbatekoa, guztira: 2.950.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: T taldea, 5. azpitaldea, 1/A kategoria (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8. eta 11. loteak) eta T taldea, 5. azpitaldea, 2/B kategoria (9. eta 10. loteak).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko eta profesionala: ikusi administrazio-klausula zehatzen plegua.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskaera aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2016-03-15eko 10:00ak arte.

b) Aurkezteko era: elektronikoki eta paperez.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Helbide elektronikoa: www.contratacion.euskadi.eus

f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Deskribapena: automatikoki aplikatzekoak ez diren irizpideei buruzko eskaintzak (C gutun-azalak) eta automatikoki aplikatzekoak (B gutun-azalak) irekitzea.

b) Helbidea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Data eta ordua: C gutun-azalak: 2016-04-08an, 12:00etan; B gutun-azalak: 2016-05-03an, 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (461,52 euro).

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da behar.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 16a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala