Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2016ko otsailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
809

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, helduen hezkuntzako alorrean jarduerak garatu dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei diru-laguntzak emateko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko azaroaren 24ko Aginduak (2015eko abenduaren 16ko EHAA) helduen hezkuntzako alorrean jarduerak garatu dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei 2014-2015 ikasturterako diru-laguntzak emateko jardunbidea arautzen du eta irizpideak ezartzen ditu.

Deialdi horri dagozkion eskabide espedienteak jaso eta aztertu ondoren, Sailburuordetza honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren erakundeei laguntzak ematea, bertan adierazten diren diru-zenbatekoez.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 1a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala