Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2016ko otsailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
808

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 29koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 1eko Aginduaren bidez araututako laguntzak ematen dituena; agindu horren bidez, diru-laguntzetarako deia egin zitzaien Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeei eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoei, 2015-2016 ikasturte akademikoan jarduera osagarriak egin ditzaten.

2015eko irailaren 9an, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 1eko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez diru-laguntzen deialdia egin baitzen, 2015-2016 ikasturtean berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren arloko jarduera osagarriak egiteko, hauei zuzenduta: 2014-2015 ikasturtean lanbide-heziketako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak itunduta edo hitzartuta dauzkaten itunpeko ikastetxeak eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoak.

2015eko irailaren 1eko Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura bete ostean, zeina oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarrita baitago, aipatutako 8. artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordeak ebaluatu zituen aurkeztutako eskabideak. Balorazio Batzorde horrek onetsi egin zuen, hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, diru-laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpen-proposamena, zegokionaren arabera, eta Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, 2015eko azaroaren 16ko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi eta gero, aipatutako Aginduaren 12. artikuluan xedatzen den moduan, Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko Ebazpena ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea, xede horretarako ezarritako bitarteko elektronikoak erabilita. Horretarako gehieneko epea sei hilabetekoa da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, honako hauek zehaztu behar dira: diru-laguntza emango zaien eskatzaileen zerrenda, diru-laguntzaren zenbatekoarekin batera, eta ezetsi egin diren eskabideak, ezesteko arrazoiak adierazita.

Adierazitako horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 1eko Aginduaren 9. eta 10. artikuluetan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzak ematea I. eranskinean jasota dauden erakunde onuradunei, eranskin horretan erakunde bakoitzarentzat adierazten diren zenbatekoekin.

2. artikulua.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 1eko Aginduaren 9. eta 10. artikuluetan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean jasota dauden erakunde onuradunei.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA

Gainerako baldintzetarako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 1eko Aginduan xedatutakoa hartuko da kontuan.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ikastetxeei ebazpen hau jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala