Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2016ko otsailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
806

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 616/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak Aitziber Leturiaga Aberasturik aurkeztutako 616/2015 administrazioarekiko auzierrekurtsoari (prozedura arrunta) buruzko administrazioespedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtso horretan, aurka egiten zaio Herri Administrazio eta Justizia Sailaren irailaren 8ko 166/2015 Dekretuari, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

2.– Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen.

3.– Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 25a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala