Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2016ko otsailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
803

HUTSEN ZUZENKETA, honako erabaki honena: «Erabakia, 2015eko abenduaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez osasun-zerbitzu integratuen bi erakunde sortzen baitira Arabako Osasun Barrutian. Honako hauek dira erakundeok: bata, "Araba" izenekoa, non integratzen baitira, batetik, Araba Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu-erakundea, eta, bestetik, horren erreferentziako eremuaren lehen mailako arretako unitateak, gaur egun Arabako Eskualdeari atxikiak; eta, bestea, "Arabako Errioxa - Rioja Alavesa" izenekoa, non integratzen baitira, batetik, Leza Ospitalea zerbitzu-erakundea eta, bestetik, horren erreferentziako eremuko lehen mailako arretako unitateak, Arabako Eskualdeari atxikiak, zeina azkendu egingo baita».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2015eko abenduaren 28ko Erabakian, zeinaren bidez osasun-zerbitzu integratuen bi erakunde sortzen baitira Arabako Osasun Barrutian. Honako hauek dira erakundeok: bata, «Araba» izenekoa, non integratzen baitira, batetik, Araba Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu-erakundea, eta, bestetik, horren erreferentziako eremuaren lehen mailako arretako unitateak, gaur egun Arabako Eskualdeari atxikiak; eta, bestea, «Arabako Errioxa - Rioja Alavesa» izenekoa, non integratzen baitira, batetik, Leza Ospitalea zerbitzu-erakundea eta, bestetik, horren erreferentziako eremuko lehen mailako arretako unitateak, Arabako Eskualdeari atxikiak, zeina azkendu egingo baita (2016ko urtarrilaren 29ko EHAA).

2016/415 (10/5) orrialdean, hirugarren erabakiaren 2. puntuan, honakoa hau dio:

«2.– "Araba" Erakunde Sanitario Integratuko zentro asistentzial gisa integratzen da Araba Unibertsitate Ospitalea, beren horretan eutsita Unibertsitate Ospitale izaerari eta orain arteko izenari, betiere Administrazio Kontseiluaren 2011ko uztailaren 22ko Erabakiko aurreikuspenak aplikagarri izan daitezen (erabaki hori, 2009ko irailaren 30eko EHAAn argitaratu zen).»

Hau esan behar du:

«2.– "Araba" Erakunde Sanitario Integratuko zentro asistentzial gisa integratzen da Araba Unibertsitate Ospitalea, beren horretan eutsita Unibertsitate Ospitale izaerari eta orain arteko izenari, betiere Administrazio Kontseiluaren 2011ko uztailaren 22ko Erabakiko aurreikuspenak aplikagarri izan daitezen (erabaki hori, 2011ko irailaren 30eko EHAAn argitaratu zen).»


Azterketa dokumentala