Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2016ko otsailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
778

AGINDUA, 2016ko otsailaren 12koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak kudeatutako izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuak eta automatizatu gabeak arautzen dituen Agindua.

2015eko martxoaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 25eko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak kudeatutako izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuak eta automatizatu gabeak arautzen dituena. Agindu horren II. eranskinean, ezabatzen diren fitxategiak jasotzen dira, baina ez da aipatzen haiekin zer egingo den ez eta zergatik ezabatzen diren ere, eta hala beharko luke, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hori dela-eta, 20. artikuluan ezarritakoa betetzeko, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatzen da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 25eko Aginduaren II. eranskina. Agindu horren bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak kudeatutako izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuak eta automatizatu gabeak arautzen dira. Honela idatzita geratzen da:

«II. Eranskina, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak kudeatutako izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuak arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren Aginduarena.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)
Azken xedapena

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 12a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala