Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2016ko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
772

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (11/2016 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena. Errekurtso hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak emandako 2015eko urriaren 30eko Ebazpenaren kontra jarri da.

Aurrekariak: goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (11/2016 prozedura laburtua) jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 30eko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez ezesten da 2015eko irailaren 4ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa, zeinaren bidez adierazten zen errekurtsogilea bazter geratzen zela Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik.

Espediente-zenbakia: AAP 039/2016.

Iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 29ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014ko Legeak aldatua). Interesdunek aipatutako prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Arkauti, 2016ko otsailaren 12a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala