Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2016ko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
762

26/2016 DEKRETUA, otsailaren 16koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak proiektu honen eraginpeko eskubideak eta ondasunak okupatzea: Santa Claratik eta Delikako depositutik datozen urak elkartzeko eta Santa Clara eta Landatas artean eroateko proiektuaren lan osagarrien 1. zenbakiko proiektua.

Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak, Santa Claratik eta Delikako depositutik datozen urak elkartzeko eta Santa Clara eta Landatas artean eroateko proiektuaren lan osagarrien 1. zenbakiko proiektuaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabili beharra adierazi zuen.

2015eko maiatzaren 5ean, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak erabaki zuen nahitaezko desjabetzearen espedienteari hasiera ematea eta jendaurrean jartzea eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda, hamabost egunetan; horretarako, iragarkiak txertatu zituen prentsan eta 2015eko ekainaren 8ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (107. zk.). Geroago, 2015eko azaroaren 3an egindako bilkuran, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak eraginpean hartzen dituen eskubide eta ondasunak okupatzeko urgentziaren deklarazioa emateko, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Santa Claratik eta Delikako depositutik datozen urak elkartzeko eta Santa Clara eta Landatas artean eroateko proiektua obra nagusian prestatutako ponpaketa-sistemaren funtzionamendu egokirako elektrizitate-horniketa bermatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak, edo antolaketa horren elementuren bat, eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Gobernu Kontseiluari.

Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2016ko otsailaren 16an egindako bilkuran, aztertu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Urgentziako deklaratzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak okupatzea Santa Claratik eta Delikako depositutik datozen urak elkartzeko eta Santa Clara eta Landatas artean eroateko proiektuaren lan osagarrien 1. zenbakiko proiektua burutzeko behar diren ondasunak eta eskubideak. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztuta eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko otsailaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala