Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2016ko otsailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
757

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: «10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legean (2016ko urtarrilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 3. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2016/33 (48/40) orrialdean,

Honako hau dioen lekuan:

«AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Tasa eta Prezio Publikoen legea aldatzea.

Aldatu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren artikulu hauek:»

Honela esan behar du:

«AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea aldatzea.

Aldatu egiten dira irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginaren artikulu hauek:».


Azterketa dokumentala