Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2016ko otsailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
754

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren ebazpen bat jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, Eibarko (Gipuzkoa) Bar Zazpi ostalaritza-establezimenduaren titularra den Arazazpi, S.L. gaitasungabetzen da B motako joko-makinak instalatzeko baimenak zigilatzeko.

Saiatu arren, ezinezkoa izan da ebazpenaren jakinarazpena helaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Lege hori aldatu egin zuen irailaren 16ko 15/2014 Legeak, Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzkoak.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 5a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala