Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
720

EDIKTUA, 584/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 584/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Rodriguez y Bergara Asesores, S.L.P.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Adrisanri, S.L.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-18an. Hona hemen epaitza:

563/2014 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamalauko azaroaren hemezortzia.

Nik, Belén González Martínek, barruti honetako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 584/2014 hitzezko judizioaren prozedurako autoak. Prozedura hori bideratu da Zuriñe Rodriguez Bergara andreak eskatuta, Adrisanri, S.L.ren aurka (auzi-ihesean eta ordezkaririk gabe prozesu honetan). Bada, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da, oinarri hauen arabera:

EPAITZA

Osorik baiesten dut «Rodríguez & Bergara Asociados, S.L.» merkataritza-sozietateak «Adrisandri, S.L.» merkataritza-sozietatearen aurka aurkeztutako demanda, eta, beraz, deklaratzen dut alderdi demandatuak 658,87 euro zor dizkiola demandatzaileari, eta, horrela, diru-kopuru hori, gehi demanda aurkeztu denetik sortutako legezko interesak, ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Prozesuko zenbatekoa ikusita, ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Adrisanri, S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala