Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2016ko otsailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
707

IRAGARKIA, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, ekintza-plan honen jendaurreko informazio-izapidea bideratzen duena: Euskadin Euskal Trenbide Sarearen (ETS) esku lagatako titulartasun autonomikoko trenbide-lineek sortutako zarataren kontrako ekintza-plana.

Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan xedatutakoarekin bat, jendaurreko informazioa aurkezten da Euskadin ETSren esku lagatako titulartasun autonomikoko trenbide-lineek sortutako zarataren kontrako ekintza-plana, hilabeteko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan argitaratzen denetik aurrera. Epealdi horretan hala nahi duten pertsonek aztertu ahal izango dute, egin beharreko oharrak egiteko xedez.

Aipatutako dokumentua Interneteko helbide honetan egongo da eskuragarri: http://www.ets-rfv.euskadi.eus

Aurkeztu nahi diren oharrak Garraio Azpiegituren Zuzendaritzara bideratuko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), eta erreferentzia gisa «Zaraten Ekintza Plana, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko lineak» adierazi beharko da.

Eta jendaurrean azaltzen da, denek horren berri izan dezaten, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legearen 22. artikuluan eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 1a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala