Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2016ko otsailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
691

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Tolosan (Gipuzkoa) dagoen «Tolosako Inmakulada Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Tolosan (Gipuzkoa) dagoen «Tolosako Inmakulada Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen izen espezifikoa eta erakunde titularraren izena aldatzeko baimena eskatzen duen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Tolosako Inmakulada Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun erakunde titularraren izena «Tolosako Inmakulada Ikastetxea, S. Coop.» da eta aurrerantzean «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola, S. Coop.» izango da.

2. artikulua.– «Tolosako Inmakulada Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena. Ikastetxe horren titularra «Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola, S. Coop.» erakundea da, Gipuzkoan dago, Tolosako udalerriko Kondeko aldapa kaleko 5-b zenbakian, eta 20005075 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 27a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala