Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2016ko otsailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
690

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 21ekoa, Lanbideren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ematen baita argitara zer erakunde izan diren onuradun abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluan adierazitako 2015eko diru-laguntzetarako. Dekretu horretan arautzen dira lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak.

Uztailaren 29ko 327/2003 Aginduaren 50.3 artikuluaren arabera, diru-laguntza publikoak ematerakoan publikotasun-printzipioa bete behar da, banakako eta berariazko ebazpen-jakinarazpena eragotzi gabe; hori dela eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu horren babespean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, baita emandako diru-laguntzan izandako aldaketak ere.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Argitaratzea lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluaren babesean emandako 2015eko laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrenda horretan honako hauek adieraziko dira: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa.

Europako Gizarte Funtsak lagundutako finantzaketara aurkeztuko dira zenbateko horiek, EAEren 2007-2013rako Europako Gizarte Funtsaren programa operatiboaren esparruan, edo Gazte Enplegurako 2014-2020ko programa operatiboaren esparruan, jarduketa hautagarriei dagokien zatiaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala