Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2016ko otsailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
688

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 26koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Arrietane Fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko urriaren 23an, sarrera eman zitzaion Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan helbide sozialaren aldaketa inskribatzeko eskaerari, Arrietane Fundazioak sinatua.

Eskabidearekin batera, eskritura publikoaren kopia baimendu bikoitza aurkeztu da. Eskritura hori –bertan, helbide aldaketa jasotzen da– Arrietane Fundazioak egiletsi zuen, 2015eko urriaren 14an, Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.713).

Eskritura publiko horrekin batera, Patronatuak 2015eko apirilaren 17an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da, Loiun emana. Juan Ramón Belausteguigoitia Abando Patronatuko idazkariak egin zuen ziurtagiri hori, 2015eko apirilaren 17an Patronatuak egindako bilerarena, lehendakariaren baimenarekin. Bilera horretan, besteak beste, Fundazioaren helbide soziala aldatzeko 2015eko abenduaren 5eko saioan hartutako erabakia berretsi zen aho batez, eta, horren ondorioz, Fundazioaren Estatutuetako 3. artikulua ere aldatzekoa.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arrietane Fundazioaren estatutuetako 3. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioen estatutuen aipatu aldaketa inskribatzeko agintzea agindu honen datarekin, eta egoitza sozialaren aldaketa eta horren ondoriozko estatutuetako aldaketa jasotzen dituen eskritura publikoarekin bat etorriz. Eskritura hori Fundazioak egiletsitakoa da, 2015eko urriaren 14an, Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.713).

Inskripzio hori dela-eta, aurrerantzean Fundazioaren helbidea hauxe izango da: Portuko Markesa 13, nagusia ezkerra, Bilbao.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 26a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala