Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2016ko otsailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
687

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 20koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación José Matia Calvo fundazioaren estatutuetako 2. (xedeak), 13., 14., 17., 18. eta 19. artikuluetan egindako aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko ekainaren 16an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan Jonathan Felgueroso Conde jaunak, Fundación José Matia Calvo fundazioaren idazkari gisa, fundazio horren estatutuen aldaketak inskribatzeko aurkeztutako eskabidea.

Eskabidearekin batera, erabakiak publiko egiteko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu da. Eskritura publiko hori 2015eko maiatzaren 18an egiletsi zen Donostiako notario Martín Gabarain Astorqui jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 630).

Eskritura publiko horretan sartu zen Manuel Gómez Martínez jaunak –fundazioaren patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2015eko martxoaren 16an Donostian emandako ziurtagiria, 2014ko abenduaren 17an Patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 2. (xedeak), 13., 14., 17., 18. eta 19. artikuluetan artikuluak aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.– 2015eko irailaren 18ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak eskatu zion fundazioari zuzen zitzala atzemandako akatsak, eta, 2016ko urtarrilaren 14an, akats horiek zuzentzeko dokumentazioa sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Hirugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2016ko urtarrilaren 19ko Ebazpena eman du, babeslaritza-funtziotan jardunez eman ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren ildotik. Ebazpen horren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa onartu da, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31.1 artikuluan eta aipatu dekretuaren 33.1 artikuluan.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación José Matia Calvo fundazioaren estatutuen 2. (xedeak), 13., 14., 17., 18. eta 19. artikuluetan egindako aldaketak onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura horretan jasotzen da estatutuen aldaketa, 2015eko maiatzaren 18an fundazioak egiletsia, Donostiako Martín Gabarain Astorqui notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 630).

Estatutuen 2. artikulua (xedeak) aldatzearen ondorioz, hauek dira xedeak, eguneratuta:

«2. artikulua.

Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta helburutzat du arreta eskaintzea txiroei, adinekoei eta gaixoei, Gipuzkoako Lurralde Historikoan bereziki.

Xede hori egokiago betetzeko, beharrezkoak diren zerbitzu soziosanitario guztiak eskainiko ditu fundazioak, bai erakundeetan, bai etxez etxez. Horretaz gainera, laguntza-zerbitzuak emango ditu, hala nola elikadura eta nutrizioa, farmazia-atentzioa, garbiketa, ikuzketa, mantenimendua eta garraioa.

Orobat, ikerketa-, irakaskuntza- eta prestakuntza-jarduerak gauzatuko ditu, bai eta inkestak eta datu-bilketak ere, denak ere zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzeko eta izandako berrikuntzak gizarteari jakinarazteko.

Aurreko paragrafoetan aipatutako interes orokorreko helburuak betetzeko, antzeko helburuak dituzten beste erakunde batzuekin lankidetzan arituko da fundazioa, baldin eta berarekin lotura estua badute bai fundazioak berak eratuak direlako bai fundazioarekin horrelako lotura duen beste fundazio batzuek eratuak direlako, eta, betiere, José Matía Calvo fundazioaren hastapeneko printzipioak eta fundazio horren fundatzaileak ezarritako baldintzak errespetatzen badituzte.

Zehatz esanda, Fundación Instituto Gerontológico Matía (INGEMA) fundazioarekin arituko da lankidetzan fundazioa».

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 20a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala