Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2016ko otsailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
686

IRAGARKIA, 6036-2015 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko auziari buruzkoa.

6036-2015 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko auzia, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 89.2 artikuluari buruzkoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea indarrean jarri dela-eta, ustez urratu egiten duelako Konstituzioaren 149.1.18 artikulua. Izan ere, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 97. artikuluko lehenengo paragrafoan falta arinentzako ezartzen den preskripzio-epea desberdina eta bateraezina da arau autonomikoak ezarritakoarekin alderatuta.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko bilkurak, aurtengo urtarrilaren 19ko probidentziaz, erabaki du 6036-2015 zenbakiko konstituzio-kontrakotasuneko auzia izapidetzeko onartzea, eta, Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoaren 10.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, beretzat hartzea auzi hori ebazteko eskumena. Auzia Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegiak aurkeztu du, 226/2014 prozedura laburtuan, eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 89.2 artikuluari eragiten dio, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea indarrean jartzearen ondorioz, ustez urratu egiten baitu Konstituzioaren 149.1.18 artikulua. Izan ere, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 97. artikuluko lehenengo paragrafoan falta arinentzako ezartzen den preskripzio-epea desberdina eta bateraezina da arau autonomikoak ezarritakoarekin alderatuta.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 226/2014 zenbakiko prozedura laburtuan alderdi direnak, auzitegi honetan azaldu ahal izango dira, Estatutuko Aldizkari Ofizialean ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hamabost eguneko epean.

Madril, 2016ko urtarrilaren 19a.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako justizia-idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala