Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2016ko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
683

IRAGARKIA, Kontsumobideko zuzendariarena, kontsumo-alorreko SAN-48A001-2-2016 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia jakinarazteko dena.

Aipatu erabakia jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Horren arabera, jakinarazten da M.ª Dolores Chacopino Garcia andreari zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2016ko urtarrilaren 14an, kontsumo-alorrean ustez arau-hausteak egin dituelako.

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost egun daude zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumibidek Bilbon duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea (Rekalde zumarkalea, 39-A).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 29a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala