Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2016ko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
674

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilboko Trenbide Metropolitarreko 1. lineako Urdulizko trenbide pasagunea kentzeko lanetako instalazio elektrikoen eta ekipoen obrari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Bilboko Trenbide Metropolitarreko 1. lineako Urdulizko trenbide pasagunea kentzeko lanetako instalazio elektrikoen eta ekipoen obra.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko abuztuaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 153. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: milioi bat ehun eta berrogeita hemeretzi mila seiehun eta hogeita hamabi euro eta berrogeita hemeretzi zentimo (1.159.632,59), BEZa kanpo.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko urtarrilaren 27a.

b) Esleipenduna: UTE Elecnor, S.A.– Eldu, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: zazpiehun eta hamasei mila eta hirurogeita hamalau euro eta hogeita hamalau zentimo (716.074,34), BEZa kanpo.

e) Burutzeko/entregatzeko epea: sei hilabete eta erdi (6,5 hilabete).

Bilbao, 2016ko otsailaren 4a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala