Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2016ko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
671

IRAGARKIA, «Euskadiko turismo-atariaren mantentze-lana egitea, eguneratzea eta dinamizatzea 2016an zehar» helburu duen kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 32/08/15.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Euskadiko turismo-atariaren mantentze-lana egitea, eguneratzea eta dinamizatzea 2016an zehar.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkaritan argitaratu den: Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean, 2015eko irailaren 12an; Estatuko Aldizkari Ofizialean, 2015eko irailaren 14an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2015eko irailaren 16an.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua berrehun eta hirurogeita hamabi mila, berrehun eta berrogeita hamar (272.250,00) eurokoa da, BEZa barne.

5.– Esleipena eta formalizazioa.

a) Kontratua noiz esleitu den: 2016ko urtarrilaren 8an.

b) Kontratua noiz formalizatu den: 2016ko otsailaren 1ean.

c) Kontratista: Near Technologies, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 219.518,20 euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala