Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2016ko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
670

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 127/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 127/2015 prozedura bideratu da, Irina Bodgam-ek eskatuta Nicula Lucian-en aurka, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruz. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Tolosa, 2015eko abenduaren 30a.

Vanessa Caballero García andreak, Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko titularrak, ahozko judizio publikoan ikusi eta entzun ditu zaintza, jagoletza eta elikagai-kontuei buruzko 127/15 auto hauek. Honako hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzailea: Irina Bodgam andrea, Jone Elizaran Arrubarrena letraduak lagunduta eta María Carmen Chimeno prokuradoreak ordezkatuta; eta, bestetik, demandatua: Nicula Lucian jauna, auzi-ihesean. Fiskaltzak ere hartu du parte.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Irina Bodgam andreak Nicula Lucian jaunaren aurka aurkeztutako demanda; eta, beraz, neurri hauek hartzea erabaki dut:

– Amari ematen dizkiot adingabeen zaintza eta jagoletza; eta guraso-ahala erdibana izango dute guraso biek.

– Momentuz, ez da bisitak egiteko eskubiderik ezarriko, harik eta aitak (nahiko balu), seme-alabekin apurka-apurka harremana izaten hasi ondoren, bermatzen duen arte adingabeak prest daudela aitarekin harremana izateko, ezegonkortasun emozionalik eragin gabe.

– Elikagaietarako pentsioa ezartzea adingabeen alde, aitaren kargura: hilean 150 euro, KPIren arabera eguneratzekoa, eta amak adierazitako kontuan ordaintzekoa hilabete bakoitzaren lehenengo bost egunetan; eta, horrezaz gainera, adingabeak sortzen dituen aparteko gastuen % 50. Aparteko gastutzat hartzen dira gizarte segurantzaren barruan sartzen ez diren gastu mediko eta farmazeutikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura, eta egin bedi horren lekukotza, autoei eransteko.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1868 0000 00 0127 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta bai doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Nicula Lucian demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut honako hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko urtarrilaren hemezortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala