Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2016ko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
659

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 4koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduak araututako laguntzak emateko deialdia -2015eko ekitaldia-. Agindu horrek 2014ko martxoaren 26ko Agindua aldatu zuen, «Global Training» beka-programa arautzen zuena, goi-mailako lanbide-prestakuntza edo unibertsitate-titulazioa duten gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egin ahal ditzaten.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dugu orain onuradunen zerrenda. Hori guztia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2014ko martxoaren 26an emandako Aginduan, eta agindu hori aldatu zuen 2015eko apirilaren 1eko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horietan arautu baitzen Global Training beka-programa.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Argitara ematea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2014ko martxoaren 26ko Aginduan, eta agindu hori aldatu zuen 2015eko apirilaren 1eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri dena (2015eko ekitaldia). Agindu horien bidez, Global Training beka-programa arautu zen, goi-mailako lanbide-prestakuntza edo unibertsitate-titulazioa duten gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egin ahal ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 4a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala