Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

24. zk., 2016ko otsailaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
544

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 315/2015-D prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeenei epatze-deia egiten diena. Prozedura horretan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa izapidetzen ari da, Segurtasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 31ko Aginduarekin lotuta, zeinaren bidez gora jotzeko errekurtsoa ezesten baita.

Aurrekariak: Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2015eko maiatzaren 21ean emandako ebazpen bateratua, zeinaren bidez onetsi eta jendaurrean jartzen baita lanpostuak betetzeko deialdia, izendapen askearen eta merezimendu-lehiaketaren sistemen bidez betetzeko kategoria hauetako lanpostuak: Ertzaintzako oinarrizko eskalako agente eta agente lehen kategoriakoak eta ikuskapen-eskalako ofizialorde eta ofizial kategoriakoak.

Errekurtsoak: ezin da errekurtsorik jarri.

Espedientea aztertzea: espedientea eskuragarri dago Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio, Bizkaia).

Espediente zk.: PCA-1221/2015-II.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betetzeko; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da, interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 26a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala