
23. zk., 2016ko otsailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (397 KB - 16 orri.)
- EPUB (916 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
522
EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 26koa, Osasuneko sailburuordearena, 2015eko deialdian aurkeztutako osasun arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak ematen dituena.
Osasuneko sailburuak 2015eko ekainaren 9an emandako Aginduaren bitartez (2015eko ekainaren 25eko EHAA, 118. zenbakiduna), 2015. urtean hastekoak diren osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak emateko deialdia egin zen.
Agindu horren 14. artikuluan ezarrita dagoenez, laguntzak Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu, Balorazio Batzordeak proposatuta, eta ebazpena EHAAn argitaratuko da.
Aurkeztu diren eskabideak ezagututa eta Balorazio Batzordeak egindako proposamena aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean adierazten diren ikerketa-proiektuak finantzatzea.
Bigarrena.– II. eta III. eranskinetan aipatzen diren eskabideak ezestea, han adierazitako arrazoiak direla-eta.
Hirugarrena.– Baliogabetzat jotzea IV. eranskineko eskabideak.
Laugarrena.– 17. artikuluaren arabera, finantzatutako proiektuen jarraipeneko urteko memoriak Osasun Sailari aurkezteko epea ezartzea: bi eta hiru urteko iraupena duten proiektuen lehenengo urterako, 2016ko urriaren 17tik 31ra arte; eta, hiru urteko iraupena duten proiektuen bigarren urteko memoriarako, 2017ko urriaren 17tik 31ra arte.
Bosgarrena.– Diruz lagundutako proiektuen hirugarren ordainketa dagokion aurrekontu-urtean eskuragarri dagoen aurrekontuaren mende egongo da.
Seigarrena.– Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betez. Horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein errekurtso ere erabil dezakete.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 26a.
Osasuneko sailburuordea,
GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.
RSS