Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2016ko otsailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
521

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «San Miguel-Fundación Viuda Elizaran» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Donostian (Gipuzkoa) dagoen «San Miguel-Fundación Viuda Elizaran» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz ikastetxearen erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «San Miguel-Fundación Viuda Elizaran» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Elizaran Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena. Ikastetxe horren titularra «Fundación Viuda de Elizaran» erakundea da, Gipuzkoan dago, Donostiako udalerriko Kanpandegi kaleko 12an, eta 20004587 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 15a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala