Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2016ko otsailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
516

8/2016 DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, Asociación de antiguas alumnas de Esclavas del Sagrado Corazón «Santa Rafaela María» elkartea gizarte-interesekoa dela aitortzeko dena.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-zerbitzuen eskaintzan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortuak ahal izango dira, araubidez ezarritako baldintzak betetzen badituzte; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren, Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreak egindako ibilbidea eta ekarpenak aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Lege horren babesean, Asociación de antiguas alumnas de Esclavas del Sagrado Corazón «Santa Rafaela María» elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez gizarte-intereseko erakundea dela aitortzea merezi baitu, gizarte-ekintzaren arloan egiten duen lanagatik.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak informatu duenez, Asociación de antiguas alumnas de Esclavas del Sagrado Corazón «Santa Rafaela María» elkartea irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, 1972. urtean eratua, eta honako helburu hauek ditu:

– Batasuna eta elkar-laguntza sustatzea, ikasle ohien artean, Instituto de las Esclavas del Sagrado Corazón de Jesús erakundea eta horren ikasle ohien artean, eta ikasle ohien eta Instituto de las Esclavas del Sagrado Corazón de Jesús erakundearen artean, erakundearekin lankidetzan aritzeko Elizaren behar nagusietan eta ekintzetan parte hartuz.

– Gizarte-onurako eta heziketako jarduerak sustatzen eta garatzen aritzea eta laguntzea. Jarduera horiek ezindu psikikoen eta bestelako zentroetan garatuko dituzte.

Ibilbide historikoa du Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2010etik aurrera.

Urriaren 7ko aipatutako 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko urtarrilaren 26an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Asociación de antiguas alumnas de Esclavas del Sagrado Corazón «Santa Rafaela María» elkartea gizarte-interesekoa dela aitortzea, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzen duelako.

2. artikulua.– Asociación de antiguas alumnas de Esclavas del Sagrado Corazón «Santa Rafaela María» elkarteari onartzea aipatutako aitorpenari dagozkion eskubideak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan aurreikusitakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko urtarrilaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala