Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2016ko otsailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
509

15/2016 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Euskadiko Kirol Federazioen Dekretua aldatzen duena.

Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan ezarri zen kirol-federazioetako presidenteen eta federazio horietako zuzendaritza-batzarretako kideen gehieneko agintaldi-kopurua.

Kopuru hori kirol-federazioetako estatutu edo erregelamenduetan onartu zen, federazio-antolamenduaren dinamismoa eta berrikuntza sustatzeko edo bultzatzeko helburuarekin. Hori dela eta, 91.2 eta 102.2 artikuluek agintzen zuten estatutuetan edo erregelamenduetan agintaldien gehieneko kopurua jaso behar zela.

Dekretua onartu zenetik igarotako denboran, gatazka handia izan da gai honi dagokionez, eta ez da hasierako helbururik lortu; izan ere, kirol-federazioek eta lurralde-federazioen eta euskal federazioen babeserako administrazio publikoek ez dute modu berean aplikatu Dekretua.

Ondorioz, kirol-federazio gehienek eta Euskal Kirol Federazioen Batasunak hala eskatuta, beharrezkotzat jo da araudia aldatzea, kirol-federazioek libreki har ditzaten beren interesekiko eta funtzionamenduarekiko komenigarrienak diren erabakiak.

Ondorioz, Kultura, Hizkuntza Politika eta Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko otsailaren 2an eginiko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskadiko Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko 91.2 artikulua aldatu da, eta artikulu horren testua hau izango da:

«2.– Estatutuetan edo erregelamenduetan Zuzendaritza Batzarreko kideen gehieneko agintaldien kopurua ezarri ahal izango da».

Bigarren artikulua.– Euskadiko Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko 102.2 artikulua aldatu da, eta artikulu horren testua hau izango da:

«2.– Estatutuetan edo erregelamenduetan presidenteen gehieneko agintaldien kopurua ezarri ahal izango da».

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean sartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko otsailaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala