Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2016ko otsailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
508

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 204/2015 Dekretua, azaroaren 3koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Estatutuei buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu direnez Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Estatutuei buruzko azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuan (2015eko azaroaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 212. zk.), dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Euskarazko bertsioaren 2015/4701 (11/4) orrialdean, eranskinean jasotako estatutuen 7. 2 artikuluan, honela dio:

«2. Erakunde bakoitzak kide bakoitzarentzako ordezkari bat izendatu ahal izango du».

Baina honela esan behar du:

«2. Izendatutako kide titular bakoitzarentzako ordezko bat izendatu ahal izango du erakunde bakoitzak».


Azterketa dokumentala