Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2016ko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
452

2226/2015 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 281/2014 Ebazpenaren bidez (apiririlaren 23ko EHAA, 76. zk.), Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2015eko abenduaren 28ko Akordioaren bidez Lezako Ospitaleko Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2015eko abenduaren 31tik aurrera sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Lezako Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala